lunes, 27 de mayo de 2013

VAUBAN

Boulevard de la Corderie eta Rue des Lices artean dagoen espazioa eraberritzea proposatzen da. Horretarako gaur egungo arazoak aztertu eta irtenbide bat ematen saiatu da.


Espazioen arteko komunikazio falta ageria konpontzeko igogailu bat kokatuko da eta parkean bide berriak ireki. Horretaz gain, tarteko eraikina kenduko da eta aurreko eraikin multi-funtzionala husten joango da, erabilerak ateraz eta atzeko paretera eramanez. Honela kalitatezko espazio publikoa lortuko da. Erabilera berriek argiztapen eta aireztapen egokiak izango dituzte orain. Interbentzioak faseka egingo dira.


Oinarrizko ideia:




Garron Gautier eraikina:

Garron Gautier eraikinean dauden erabilerak aztertu dira: bajuan denda eta aparkalekua; lehen solairuan tailerrak; bigarrenean gizarte hezkuntza; hirugarrenean kirolerako espazio desberdinak eta gimnasioa; laugarrenean eskola; bostgarrenean antzerkia eta musika eskola; eta zazpigarrenean liburutegia. Faseka husten joango da, erabilera bakoitza fase baten bidez ateraz. Azkenean geldituko den erabilera bakarra eskola izango da. Azalera gehiago emango zaio eta espazio desberdinak banatuko dira. Itxiturak atzeratuz patio eta balkoiak sortuko dira; batzuk berdeguneak izango dira. Faseak bukatzean fatxada berria egingo zaio eraikinari: beirazko itxitura eta bigarren azal bat kanporago xafla metalikozkoa.





Kirolerako erabilerak eraikin berri batean sartuko dira eta bolatokiaren berrantolaketa bat egingo da. Egun dagoen futbol zelaia aldatu eta saskibaloi eta petanka pistak gehituko zaizkio.

Paretaren okupazioa moduloka egingo da. Jarraibide eta oinarri batzuk emango dira eta erabiltzaileen beharren arabera eraikiko dira. Garron Gautier eraikinetik erabilera bat ateratzean paretera eramango da eta erabiltzaileek azalera gehiago behar badute moduloen tamaina eta kantitatearekin jokatu ahal izango dute. Modulo hauek pasarela eta eskailera bidez lotuko eta bata bestearekin konektatuko dira.









Entregarako lamina





martes, 16 de abril de 2013

Dans ma rue




Rue des Lices-en proposatzen den proiektua bertako biztanleengandik sorturikoa da. Auzokideen parte-hartzetik auzo mailako proiektu moldakor eta bizi bat egitea da helburua kaleak duen nortasuna mantenduz.


Proiektua egiteko beraz, auzokideek eskura dituzten material eta elementuak erabili dira era sinple batean kaleari bizitasuna emanez. Kaleko fatxada eta harresia oinarritzat hartuz elementu koloredunez jositako sare bat sortuko da.  
Horrela auzolan honekin Marsella moduko hiri handi batean ematen ez diren auzokideeen harremanak indartzea bilatzen da.



Gaur esnatu bezain pronto, leihotikan begira eta, nire kalea, jaiegun bat izango balitz bezala, kolorez betea itzartu dela ikusi dut. Kolore guztietako puxikak, argiak, musika eta apaingarriak zeuden. Kaletik paseatzen zuen jendeak ez zion besteetan bezala, etxe aurreko harresiari arreta prestatzen. Gaur, zeruko fatxada zen protagonista. Jendeak gorantz begiratzen zuen, hara eta hona, kale luzera osoan zehar eskegitako kolore tantei erreparatuz…


Gaur nire kalea, auzoko liburutegia balitz bezala, liburuz bete da. Goizean-goiz, aitite kalera jaitsi da egunkaria irakurtzera eta oraindik hor dabil, kale erdian, egunkariko berrietan murgilduta. Bere ondoan, Pierre jauna, “Las ciudades invisibles” liburua irakurtzen dabil. Orain, isiltasuna da nagusi. Dozenaka liburuk, egunkarik eta eserlekuk eskegitzen dute kaleko sabaitik.



Kanpoan musika. Musika, ahotsak eta barreak. Gaur leihotik begiratzean, nire kalea musika areto bat balitz bezala, piano bat, danborrak, txirulak, gitarrak eta mota eta tamaina guztietako instrumentuz bete da. Musikak auzoko jendeaz gain, inguruko bizilagun guztiak erakarri ditu. Talde txikiak zein izugarriak pilatzen dira hainbat kontzertu inprobisatuen inguruan. Edade guztietako jendea dago. Marsellako biztanleak zein turistak desberdin ditzaket leihotik. Hor behean,denak batera, keinu irribarretsuarekin …


Gaur nire kalean...




viernes, 29 de marzo de 2013

Winter Wonderland



Nagashima irla Japoniarrean, Nabana no Sato lorategi botanikoan "Winter Wonderland" izeneko argi bidezko esku-hartzea kokatu zuten iazko azaroan.



Milioka LED argi material begetaletan bilduak eta lorei atxikiak, elementu naturalak bezala aurkezten dira, egunsentia, aurora borealak edota ostadarra irudikatuz.



Tunelak era badira toki batetik bestera joateko, hauen estalkia armiarma sare itxura duen argi bidezko sare batzuk direla. Bi tunel nagusi daude: argi horiz osaturiko bat eta kolore moretik beltzera aldakorrak diren argiz osaturiko beste bat.



lunes, 4 de marzo de 2013

Question of land

Hiri hazkuntzarako baino, aldaketak jasateko gai izango den hiri proiektua proposatzen da. Gaur egun egiten diren epe luzerako plan itxien aurka, espazioen birziklapena sustatzea dugu helburu. Nahiz eta estatistikak egon etorkizunean zer beharko den jakiteko, ez dira nahikoak, beraz, inguruko beharrak aztertuta, bertako jendearen parte-hartzearekin aurrera eramango den proiektua planteatzen dugu, modu honetan tokian tokiko gaur egungo betebeharrak asetzeko erabilerak planteatuko dira, ez gehiago, ez gutxiago ere. Armonia honekin inguruko jasangarritasuna bermatuko da. Etorkizunean erabilera, espazio hauek aldatzeko gai izan beharko dira.


Nahiz eta Marsellako espazio berde handienean aritu, ezin genezake ziurtatu espazio publiko nagusia denik. Berdegunerako sarrerak oso puntualak, ia akzidentalak direnez, espazioak ez dauka behar izango lukeen harremana inguruarekin. Espazio hau berpizteko ezinbesteko ikusten dugu fluxuen bideen birplanteamendua eta hauen indartzea. Honekin batera komenigarria litzateke diagrametan azaldutako inguruko bi ardatz nagusien haustura konpontzea.


Estrategiari dagokionez, pareta hiriaren zati horizontal bezala erabiltzea proposatzen dugu. Horizontalean egon daitezkeen zirkulazio eta mugimenduak ahalbidetzea dugu helburu. Horretarako, eskailera eta arrapalak erabiliko dira.




...espektakuloa!

    Denontzako izango den kalea planteatzeko nahiean, hona hemen gure hasierako aukera sorta:

      1.-  Royal Mile, Eskozia à Espektakuloa à Zirkoa
      2.- Etxebizitzen handipena
      3.-  Merkatua
      4.-  Umeentzako parkea
      5.- Ibilbideak
       6.- Itzala, mahaiak à Etxea kalera
   o   Janariak
   o   Aperitive
       7,- Lorategi sozialak
       8.- Erakusketak, exposaketak
       9.- Kontzertuak, emanaldiak
       10.- Tendedero sozialak
       11.- Baratzak
       12.-  Liburutegia
       13.- Kirola; lasterketak,…
       14.-  Dantza
       15.- Tomatina
        16.- Sambodromo, batalla de flores,… auzoko jaiak
       17.- Zinema à Drive in cinema_Open air cinema
       18.- Kasinoa, jokuak,…
       19.- Kale flotagarriak
      20.- Pase de modelos
       
      
      Gure ideia, 3Dko espektakulo bezala ulertuko den kalea plateatzen dugu. Airetik ibiltzen den jendea, argi itzalezko ilusioak,... Kaleko fatxada aprobetxatuz,... ESPEKTAKULOA




domingo, 24 de febrero de 2013

Parking day


Eta aparkalekuak parkeak bihurtuko bagenitu? Aurreko azaroan Chilen aurkeztutako proposamena dugu  “Parking Day” izeneko hau. Ehunka aparkaleku parke txiki bihurtu ziren egun batean zehar, Santiago hiria bizitzaz eta kolorez betez.






Gaia librea zen: parke, bizikleta, picnic edota beste edozer gauza; hiriari balioa emango zion espazio berriak sortzea zen helburua.







Proposamenaren laburpena: