domingo, 27 de enero de 2013

Luz Nas Vielas

Boa Mistura izeneko Madrileko kolektibo baten lana da Luz Nas Vielas (Argia Kaleetan) izeneko obra hau. São Pauloko Vila Brasilândian egin da, hiriko periferiako fabela batean, kale, pasabide edota kalezuloak koloreztatu eta iradokitzeko helburuarekin.

Hau da lortutako emaitza:







martes, 22 de enero de 2013

Bijou de l'art

Programa

Marsellako Le Panier auzoan mota desberdinetako artistentzat prestatutako espazio bat proposatzen da. Programaren barne, espazio publikoa izango da nagusi, plaza guztia hartuz: bai eraikinaren aurrean geratzen den tartea eta baita albokoa ere, komertzioak kokatzen diren horretan. Hau informazio trukaketarako eta tailerrak eta erakusketak antolatzeko erabiliko da. Eraikin barruko espazio gehiena partekatua izango da: tailerrak, erakusketak, biltegiak, liburutegia, logelak eta jangela bilduko dituela. Pribatua aldiz, gutxiengoa da, komunak eta dutxak bere barne hartuz. 





Kokapena eta forma orokorra

La Charitéren aurrean dagoen espazio publikoari etekin handiena atera nahian sortu da eraikinaren forma. Rue de la Charité eta Rue du Petit Puits kaleetako eraikinen arteko lotura eta bukaera egingo du eraikinak. Atzeko eta alboetako fatxadak guztiz itxiak izango dira, trantsizio elementu bertikalak kokatzeko erabiliko direnak eta plaza aurreko fatxada, aldiz, irekia izango da. Era horretan, eraikin barruko eta kanpoko espazio publikoaren arteko harremana bermatu nahi da.


Plaza

Plazaren berrantolaketa egiteko, eraikinaren forma definitzen dituzten norabideak hartu dira kontuan. Eraikitakoa eta eraiki gabekoaren arteko lotura zurruntzea eta gaur egun dauden bi plazen arteko lotura egitea ziren helburu nagusiak. Izan ere, gaur egun, dagoen kota aldaketaren eraginez espazioaren jarraitasuna eteten da.
Bestalde, aipatutako bi kaleek bat egiten duten puntuan (gaur egun, erabilerarik gabekoa), lehen plazan zegoen iturria ordezkatuko duen urmael txiki bat kokatu da. Horrela, plazari bukaera ematea lortuko da eta aisialdirako puntua sortu ere.







Eraikitze sistema

Eraikinaren eraikuntzari dagokionez, mendebaldeko fatxada eustorma bat da. Esan bezala, bertan kokatzen dira igogailu eta eskailerak. Ekialdeko fatxada (plazaren aurrean dagoena), altzairuzko egitura triangeluar baten bidez egituratua dago. Triangelu bidezko egituraketarako, altzairuzko tutu eta perfilak erabiliko dira, eta altzairu tubular hauen tartean beira edota txapazko itxitura bat kokatzen da, barneko espazioaren izaeren arabera fatxada ireki edo itxiago bat lortuz. Tutuen diametroa txikitzen doa eraikinak gora egin ahala, kargak murrizten baitoaz. Tuturik handienak Ø18cm-koak dira eta txikienak Ø10cm-koak.



Eraikin barneko distribuzioa

Erabilera anitzeko programa bat planteatzen da, zeinean jarduerak solairuka banatuta egongo diren. Solairu bakoitza beste guztietatik ezberdina izango da eta erabileren arteko harremana eskuratzeko atrio moduko batzuk planteatu dira forma eta tamaina ezberdinekoak. Proiektuaren oinarriak dinamikotasuna, jarraitasuna eta arte ezberdinen arteko harremanak indartzea izan dira.
Gainera, eta zeharkako ebaketan ikusi daitekeenez, solairu bakoitzak zabalera ezberdina dauka, beheko solairua estuagoa da plazaren eta museoaren arteko lotura egiteko eta bisitarien sarrera oztopatzea ekiditeko. Eraikinak gora egin ahala, solairuak zabaltzen joango dira jarduera partekatuak gauzatuko diren solairuetan plazarekiko harremana areagotzeko. Azken bi solairuetan, logelak, komunak eta dutxak daudela, berriro ere estutuko dira solairuak, kanpoko espazioarekiko pribatutasun maila handiagoa lortuz.






Azken emaitza


lunes, 7 de enero de 2013

BOIS VOLIÈRE


Lanaren despiezea












Maketaren argazkiak











Begetazioa eta bertikaltasunaren garrantzia



BOIS VOLIÈRE_fauna eta flora

Txori espezieen analisia


Mediterraniar itsas hegaztientzako oso leku erakargarria da Marseilla.Mediterraneo guztian Marseilla da hiru albatro espezie dauden leku bakarra. Marseillako itsaslabarretan, kareharrizko hormetan, hainbat hegazti motek ere euren kabiak egiten dituzte. Horrela 16 espezie ugaltzen dira Marseillan:

-Itsas espezieak: Gabia arrea,Yelkouan, petrel mediterraniarra, Ubarroi mottoduna, ekaitz-txori txikia, kaio hankahoria...

-Harpetar espezieak: belatz handia, belatz gorria, mozoloa, hontza haundia, sorbeltz arrunta, malkar-sorbeltza, beletxikia, arrano sugezalea...

-Sastraka espezieak: buztangorri iluna, txinbo burubeltz,
Hegazti mota guzti hauez gain, Marseillara 200 espezie inguru joaen dira negua pasatzera.


Sorbeltz arrunta
(Apus apus):
Buztan laburra,aho zabala eta piku txikia. Luma ilunak eta tarteka luma zurixkak.Hanka oso laburrak eta erpa txikiak. Intsektuak airean harrapatzen ditu.


Beletxikia
(Coloeus monedul):
Lumadi beltz edo gris iluneko hegaztia.Garondo,lepo eta masailak gris argiak ditu eta iris zuria. Bizileku oso ezberdinetan ikus daitezke. Intsektuak,barraskiloak,fruituak...jaten ditu.



Belatz handia
(Falco peregrinus):
Hegazti harrapari honek bizkar grisa eta sabel alde zuriadu orban ilunekin. Buru beltza du zeina begi ingururaino zabaltzen zaion. Oso azkar egiten du hegan.Insektuak jaten ditu batik bat. Zeroma horia eta erpa beltzak ditu.



Kaio hankahoria
(Larus michahellis):
Luma gris eta hanka horidun hegaztia.Mediterraneoan bizi da, batez ere kostalde harrokatsu eta malkartsuan. Itsasoan aurkitzen dituen materialekin egiten du bere habia. Molusku,arrain... jaten ditu.



Argi-oilar
(Upupa epops):
Kanela,zuri eta beltz koloreko lumadia du.Piku oso luzea eta larbak lurpetik ateratzeko erabiltzen du.
Baso, zelai eta fruitu ugariko leku lehorretan bizi da. Zuhaitz zuloetan zein arroken arrakaletan egiten du kabia.



Harkaitz-zozo urdina
(Monticola solitarius):
22 zentimetroko txori mota hau oso ezberdina da sexuaren arabera. Emea iluna eta orban zuriekin, arra ostera urdina. Espartzuzko kabiak egiten dituzte. Harroka inguruetan egoten dira eta elikagai ugari jaten ditu: intsektu,frutu...



Txinbo-burubeltz
(Sylvia melanocephala):
Piku beltz eta matrail argiagoa. Tartso eta hankak marroi kolorekoak eta egietako irisa gaztain kolorekoa duen txori txikia. Artelatzetan egoten da normalean baina  beste ohianpetan ere. Ez ditu hegaldi luzeak egiten eta zuhaixketan egiten du kabia. Intsektuak jaten ditu baina frutuak ere oso gustoko ditu.


Malkar-sorbeltza
(Tachymarptis melba):
Pikutik buztanera 21 zentimetro dituen hegazti haundia. Sabel eta kokots zuria ditu eta gainontzekoa beltza da. Intsektuak jaten ditu.



Gabai mediterraniarra
(Puffinus yelkouan):
Mediterraneo osoan hedatzen den hegaztia.Itsaslabarretan hazten da.Iluna da gainetik eta zuria sabel aldetik. Uretatik oso gertu egiten du hegan.



Arrano sugezalea
(Circaetus gallicus):
Moko txiki,buru handi eta begi handidun hegaztia.Tamaina handiko eta kolore aldakorreko harraparia da.
Leku eguzkitsuetan eta zuhaitz ugariko lekuetan bizi da. Muskerrak jaten ditu,baita sugeak ere.
Zuhaitz marduletan egiten ditu habiak baina baita ere arroketan.






Landareen analisia

Frantziako mediterraniar domeinuak Langueloc eta Provenza eskualdeak hartzen ditu. Udako lidortasunera egokitzen den begetazio xerofiloa dugu. Arte eta alkornoke basoak negusitzen dira eremu lehorrenetan eta haritzezkoak lurralde hezeenetan.Zurezko oihanpeak ditu,arantzatsuak eta usaintsuak. Baso hauetan erromero, ezkai,estrepak...bezalako espezieak daude.
Mediterraneoko basoa tenperatura altuetara eta sikateetara ondo egokitzen da eta beraz, ura luzaroan mantentzeko gai dira.
Zuhaitzik ugarienak, artea eta artelatza dira.


        Artelatza (Quercus suber): 

Tamainu ertaineko zuhaitza da, 20-25 metroraino hazi daitekeena. Adarburu zabala izaten du inguruan ez badu beste zuhaitik.
Hostoei dagokienez, bakunak,aldizkakoak eta iraunkorrak dira.
Honen fruitua ezkurra da,tamaina ezberdinetakoa eta gaztain gorrixka kolorekoa. Loraldia normalean udaberrian gertatzen da.

  Artea (Quercus rotundifolia): 

8-15 metroko eta adarburu zabaleko,dentsoko eta zirkularreko zuhaitza.Azal grisa, arrakalatua, eta adar gazte horizontalekoa.
Hosto iraunkorra du eta lisu edo horzduna izan daiteke.
Sabore goxoko frutua du. Apirila eta maiatza artean izaten da bere loraldia eta urria eta azaroa artean ematen du frutua.
700-800 urte inguruko bizi itxaropena du zuhaitz mota honek eta honen ezkurrak hainbat piztiren elikagai dira.


       Mediterraneoko sastraka 

Mediterraneoko landaredi nagusia sastraka da eta sarri nekez desberdintzen da degradazio bidez sorturikoa edo era naturalean hazitakoa.
Sastraka 2 metro inguruko zuhaixkaz dago osaturik,besteak beste elorri-triska (Genista scorpius),gurbitz (Arbutus unedo), algarroboa (Ceratonia siliqua), heriotzorri (Nerium oleander).