domingo, 30 de diciembre de 2012

Richard Box_Light field

“Light field” izeneko obrak 1301 fluoreszente argiz osatuta dago. Hauek, gainean dagoen goi tentsioko kableetatik igarotzen den tentsio elektromagnetikoari esker pizten dira.


Kanpo magnetiko hauek suposatzen duten arrisku altua salatu beharrean, Richard Boxen nahia “ikusezina dena ikusgai bihurtzea” da.


Fluoreszente lanpararen ertz bat lurrean landatua egon behar da eta, bestea, potentzial diferentziaren edo boltajearen generadore moduan egingo du lan, tutuaren barne dauden gasak estimulatuz eta argia sortuz.


Energia hau airetik hartzen da literalki, betiere energia elektromagnetikoko karga altuko inguru batean egon behar du. Gauez edota ilunabarrean hobeto antzeman daiteke efektua, lanparek ez baitute potentzia osoarekin lan egiten.



sábado, 29 de diciembre de 2012

Studio Roosegaarde_S-Valley

Sensor Valley Europako sentsore interaktibozko argi eta soinuzko artelanik handiena da. +info





Studio Roosegaarde_Dune

Argiztatutako paisaia interaktiboa.



Dune gizakien jarrerari erantzuten duen publikora irekia dagoen pasaia interaktiboa da. Natura eta teknologiaren arteko proiektu hibrido honek soinu eta mugimenduaren eraginez pizten den argi-zuntz kantitate handiz osatuta dago.


Ehunka argi eta soinu interaktiboez osatutako obrak dira, natura eta espazio urbanoaren arteko erlazio futurista bat sortzeko helburuarekin.









DUNE 4.1 Rotterdameko Maastunnel






DUNE 4.2 60metro luzeko proiektua da, Rotterdameko Maas ibaiaren inguruan kokatua dago eta 60W baino gutxiagoko energia behar du. Bisitariekin interaktuatzen duen proiektua dugu hau, eta Rotterdameko hiritarrak “walk of light” izena eman diote.






DUNE X Sidneyko 18. Art Biennalerentzat egindako lana da. Bisitarientzat hain miresgarria da non “Alice in Technoland” izenarekin egin dute ezaguna.

domingo, 23 de diciembre de 2012

Makoto Tojiki_Light sculptures

Makoto Tojiki argia adierazteko bide nagusi moduan erabiltzen duen artista eta diseinatzailea da. Zintzilikatutako argiak estrategikoki kokatzen ditu  hiru dimentsiotako argi-eskulturak lortzeko.


Honek aurrerapen kreatibo handia suposatzen du argiztapenaren munduan, nahiko deigarriak diren lanak lortzen baititu eta argiaren erabilera soilik funtzionala ez duela izan behar erakutsi du.


Egindako azken erakusketa “itzalik gabekoa” deritzo, argia eta itzalaren arteko lotura eta nola manipulatu eta kontrolatu daitezkeen aztertu zuen.

The Man without Shadow argi hariekin eginda

The Man without Shadow argi hariekin eginda

Lan artistikoa egiten badu ere, bere obrek argiari buruzko ezagupen zientifikoan dute oinarri. Berak era honetan adierazten du bere lanaren funtsa: “un objeto se ve cuando nuestros ojos captan la luz que es reflejada por el objeto. Si se extrae sólo la luz que se refleja en ese ‘algo’, todavía estamos en la presencia de ese ‘algo’. Usando los contornos de la luz, trato de expresar ese ‘algo’”.

Horse with no Shadow

Horse with no Shadow

Horse with no Shadow

The Blue Bird

The Blue Bird
Artista honen lana ikustean, bisitariak objektu hauei benetako balioa emango diotena sortutako eta kokatutako inguru eta arkitektura dela ohartzen dira.

Hope and Dream

Hope and Dream



viernes, 7 de diciembre de 2012

rAmdom international_Future Self

rAmdom international taldearen “Future Self” izeneko obrak gizakiaren mugimenduak aztertzen ditu eta mugimendu horiek biltzen eta irudikatzen ditu argi bidez, bere inguruan agertzen den konposizioaren hiru dimentsiotako eskultura bizia sortuz.


Erakusketa honen inaugurazioan bi dantzari agertzen dira instalazio eskultoriko erraldoiaren inguruan (1200 x 1500 x 3450 mm) eta honek dantzarien mugimenduak agertaraziko ditu.


Haien emanaldiak dantza, musika eta artelana gizakiaren formarekin uztartzen ditu, ikusleak proiektuak eskaintzen duen esperientzia hobeto ikusteko eta hartaz gozatzeko.


Lan interaktibo honek, gizakiaren mugimenduen azterketa bat egitea du helburu, norberaren identitatea eta bere irudi propioarekin duen erlazioa islatuz eta renderizatuz.


Instalazioaren materialak: aluminioa, gailu elektronikoak, 3D kamarak, LED argiak eta letoizko barrak.




















Proiektuaren garapenaren bideoa:

rAmdom interantional_Rain Room, bustitzen ez duen ura


rAmdon international izeneko taldearen proposamen hau 100 metro karratuko espazio batean garatzen da, zeinean euria egiten ari den baina haren azpitik ibili daiteke busti barik.


Gaur egun, Londreseko Barbican eraikinean dago eta bisitarientzat oso erakargarria suertatu da.


Gelatik aurrera egin ahala, erabilitako espazio bakoitza bertikalki errepikatzen da, pertsona bakoitzaren siluetaren gainetik uraren ibilbidea moztuz.


Esperientzia miresgarria da: zilindro forman desagertzen den euri zaparrada bat, gizaki bakoitzak euria bustitzeak saihesten duen kanpo magnetiko propioa izango balitz bezala.


Materialak: ura, injekziozko azuleju moldeatuak, elektrobalbulak, presio erregulatzaileak, sofware, 3dimentsioko jarraipen kamarak, zurezko markoak, altzairuzko habeak, gestio hidraulikoko sistema, pisozko rejilla.


lunes, 26 de noviembre de 2012

La Charitéko ideiak definituz

azken eskema

Aukeratutako programa aterpetxe bat da, modalitate ezberdinetako artistentzat egokitua. Eraikinez gain, inguruko plazak ere erabiliko dira proiektuaren parte bezala. Era honetan, pribatu, partekatu eta publikoaren arteko banaketa ez da hain zorrotza izango. Kontuan hartu diren modalitateak pintura, eskultura, musika eta ikusentzunak dira, solairuka banatuak baina betiere beraien arteko erlazioa sustatuz.



miércoles, 21 de noviembre de 2012

Flavia Mielnik: Obras en diálogo

Obras en Diálogo: Una puesta en escena del espacio habitable, su transformación y ruina.


"A lo largo de su carrera artística, determinados cambios de ciudad y residencias activaron en su obra importantes inquietudes en relación a transformación del medio urbano, el desvanecimiento de las pequeñas historias de lo cotidiano y la memoria de las ciudades, acentuando su atracción por lugares efímeros, como las ruinas urbanas, paisajes presentes en gran parte de su obra."


"En las paredes de una casa demolida -que permanecen a espera de una futura construcción- Flavia encuentra la posibilidad de entrar en contacto con resíduos de historias sobrevivientes a través del dibujo, busca formas de acercar el espacio arquitectónico con el espacio de la memoria, reconstruyendo atmósferas hipotéticas de ambientes vividos -experimentado por los humanos- siempre habitantes  de algún lugar."


"En su post-graduación en Madrid, profundizó su investigación por lugares y situaciones que dialogan con la estabilidad de las estructuras físicas y sociales del medio urbano, realizando un trabajo teórico/práctico titulado Obras en Diálogo: Una puesta en escena del espacio habitable, su transformación y ruina."


Ezer ez den den zerbait artea bihurtu daiteke.