sábado, 29 de diciembre de 2012

Studio Roosegaarde_Dune

Argiztatutako paisaia interaktiboa.



Dune gizakien jarrerari erantzuten duen publikora irekia dagoen pasaia interaktiboa da. Natura eta teknologiaren arteko proiektu hibrido honek soinu eta mugimenduaren eraginez pizten den argi-zuntz kantitate handiz osatuta dago.


Ehunka argi eta soinu interaktiboez osatutako obrak dira, natura eta espazio urbanoaren arteko erlazio futurista bat sortzeko helburuarekin.









DUNE 4.1 Rotterdameko Maastunnel






DUNE 4.2 60metro luzeko proiektua da, Rotterdameko Maas ibaiaren inguruan kokatua dago eta 60W baino gutxiagoko energia behar du. Bisitariekin interaktuatzen duen proiektua dugu hau, eta Rotterdameko hiritarrak “walk of light” izena eman diote.






DUNE X Sidneyko 18. Art Biennalerentzat egindako lana da. Bisitarientzat hain miresgarria da non “Alice in Technoland” izenarekin egin dute ezaguna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario