domingo, 30 de diciembre de 2012

Richard Box_Light field

“Light field” izeneko obrak 1301 fluoreszente argiz osatuta dago. Hauek, gainean dagoen goi tentsioko kableetatik igarotzen den tentsio elektromagnetikoari esker pizten dira.


Kanpo magnetiko hauek suposatzen duten arrisku altua salatu beharrean, Richard Boxen nahia “ikusezina dena ikusgai bihurtzea” da.


Fluoreszente lanpararen ertz bat lurrean landatua egon behar da eta, bestea, potentzial diferentziaren edo boltajearen generadore moduan egingo du lan, tutuaren barne dauden gasak estimulatuz eta argia sortuz.


Energia hau airetik hartzen da literalki, betiere energia elektromagnetikoko karga altuko inguru batean egon behar du. Gauez edota ilunabarrean hobeto antzeman daiteke efektua, lanparek ez baitute potentzia osoarekin lan egiten.



No hay comentarios:

Publicar un comentario