Kanpo magnetiko
hauek suposatzen duten arrisku altua salatu beharrean, Richard Boxen nahia “ikusezina
dena ikusgai bihurtzea” da.
Fluoreszente
lanpararen ertz bat lurrean landatua egon behar da eta, bestea, potentzial
diferentziaren edo boltajearen generadore moduan egingo du lan, tutuaren barne
dauden gasak estimulatuz eta argia sortuz.
Energia hau airetik hartzen da literalki, betiere energia elektromagnetikoko karga altuko
inguru batean egon behar du. Gauez edota ilunabarrean hobeto antzeman daiteke
efektua, lanparek ez baitute potentzia osoarekin lan egiten.